05/06/2026
Kultura-sektorean esaldi bat oso erraz bihurtzen da “dena justifikatzeko”: “Baina hau pasioz egiten da”.
Ordu txikiak arte lanean? Pasioa. Asteburuan ere erantzuten? Pasioa. Ordainsari estuak eta “eskertuta egon behar” hori? Pasioa.
Eta bai, pasioa hitz polita da… baina arriskutsua, muga guztiak lausotzen dituenean.
EnpresaBIDEAn argitaratu berri dudan iritzi-artikuluan horri buruz idatzi dut: noiz pasioa den benetako motibazioa, eta noiz bihurtzen den prekaritatea estaltzeko etiketa. Eta nola, gainera, emakumeoi sarritan eskatzen zaigun “irribarrezko entrega” horrek tranpa gehiago duen.
Esaldi batekin laburbilduko nuke: “Bokazioak ez ditu fakturak ordaintzen.”
📌 Hemen duzu artikulua irakurtzeko esteka:
https://www.enpresabidea.eus/iritzia/pasioa-edo-autoesplotazioa_2235119_102.html