11/05/2026
🍇 : inausketa geroratzea, mahatsa izotzaldietatik babesteko eta geroago umotzeko.
🌱 Duela egun batzuk berriro bildu ginen ardogintzaren sektorearekin funtsezko landa-jardunaldi batean: Bodegas Ostatu upategiaren (Samaniego, Araba) jabetzako mahasti batean dugun inausketa-saiakuntzetako bat bisitatu genuen.
🌿 Jardunaldian, aztertu genuen inausketa berantiarra zer-nola bihurtu daitekeen aliatu taktiko:
✅ Kimatzea geroratzea: inausketa geroratuta, mahatsondoa geroago esnatzen da, eta, hala, kimu gazteek (oso sentikorrak izaki) udaberriko izotzaldi berantiarrak saihestea lortzen da.
🌞 Mahatsaren umotzea geroratzea: klima-aldaketa dela eta, mahatsaren ziklo begetatiboa laburragoa da, eta, ondorioz, umotzea ere bai. Baliabide erabilgarria izan daiteke zikloa aurreratzen den urteetan eta uda beroetan.
🔬 Bisitan, datu egiaztagarriak eta zuzeneko behaketak partekatu genituen bertaratu zirenekin:
👀 Landa-ebidentzia: in situ behatu genion kimatzearen egiazko geroratzeari saiakuntza-lurzatietan.
📊 Emaitzen analisia: 2021-2025 aldiko emaitzen bilakaera aztertu, eta inausketa-data desberdinek ziklo biologikoei eta amaierako etekinari (uzta) zer-nola eragin dieten ebaluatu genuen.
💬 Eztabaida eta ondorioak: biziki interesgarria izan zen bertaratu zirenen iruzkinak aditzea, esaterako, hauek: beste analisi mota batzuk egitea, laginketa-metodologiak bateratzea, etab.
🌍 Tresna agronomikoen ebaluazioan aurrera egiten jarraitzen dugu, mahastizaintzak segurtasun handiagoa izan dezan klima-ziurgabetasunaren aurrean.
🤝 Topaketa AN-GEL SUDOE proiektuaren barnean egin genuen; hain zuzen ere, 2024az geroztik ari gara lanean ekimen horretan, klima-aldaketak mahastiari dakarkion erronka handienetako bat denari aurre egiteko: udaberriko izotzaldien arriskua.